Publizitatea
Itxi

2020/10/06

10:39

Mundua

ITALIA

Italiak bertan behera utzi du Salviniren immigrazio eta segurtasun legea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ministroen Kontseiluak lege dekretua onartu du eta ezabatu egin ditu itsasoan migratzaileak erreskatatzeagatik, modu orokorrean, jartzen ziren isunak.

  • Matteo Salvini

    Matteo Salvini. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Italiako Ministroen Kontseiluak lege dekretu bat onartu du bart, Matteo Salvini Barne ministro ohi eta Ligako buruak sustatutako immigrazio eta segurtasun legea ordezkatuko duena. Aurrerantzean, ez diete isunik jarriko itsasoan migratzaileak erreskatatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeei, ez behintzat modu orokorrean.

Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean zabaldutako oharraren arabera, Mediterraneoan migratzaileak salbatzen dituzten GKEei zigorrik ez jartzea aurreikusten du dekretuak, "baldin eta koordinazio-zentroarekin eta (itsasontziaren) banderako estatuarekin harremanetan egon badira eta itsasoan bilatzeko eta salbatzeko eskumena duen agintaritzaren jarraibideak errespetatzen badira".

Hala eta guztiz ere, zigorrak aurreikusten dira "ordena publikoko eta segurtasun arloko arrazoiak baldin badaude edo migratzaileen legez kontrako trafikoari buruzko arauak urratzen badira". Orduan, "Nabigazio Kodearen araberako araudia aplikatuko da, zeinarenk bi urte arteko espetxe-zigorra eta 10.000 eta 50.000 euro arteko isuna aurreikusten duen".

Aurreko legeak sarrera debekatzen zien migratzaileak erreskatatzen zituzten itsasontziei. Halaber, 10.000 eta 50.000 euro arteko zigorra ezartzen zien legea betetzen ez zutenei.

Atzerritarren nazioarteko babesari dagokionez, "indarrean dagoen legeriak kanporatzeko eta itzultzeko debekua ezartzen du, baldin eta aberriratzeak interesdunari tortura arriskua badakarkio". "Tratu ankerrak edo laidogarriak" jasateko arriskua edota bizitza pribatua eta familiarra errespetatzeko eskubidea urratzeko arriskua dagoenean ere ezingo da inor kanporatu. Kasu horietan, babes berezirako bizileku-baimena ematea aurreikusten da.

Xedapen horrek "babes berezia" ere jasotzen du, lan-baimenak emateko arrazoi gisa, eta nazioarteko babesaren eskatzaileei eta babesaren titularrei zuzendutako harrera-sistema erreformatzen du.

Lan-baimena emateko arrazoi gisa onartuko da "babes berezia" ere. Horrez gain, nazioarteko babesa eskatzen dutenei eta babesaren titularrei zuzendutako harrera-sistema moldatu egin da.

Salviniren segurtasun eta migrazio dekretua erreformatzea Alderdi Demokrataren baldintzetako bat zen Bost Izarren Mugimenduarekin Gobernua osatzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena