Mundua -

Koronabirusa

7 milioi kutsatzeen langa igaro du Europak

Munduan, 37,4 milioi COVID-19 kasu izan dira. Kutsatze eta hildako gehien pilatzen dituen herrialdea AEB da.

Musukoak Berlinen. Argazkia: EFE
Musukoak Berlinen.
Musukoak Berlinen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduan 37,4 milioi COVID-19 kasu erregistratu dira dagoeneko. Azken 24 orduetan 307.000 kasu berri izan dira, eta Europak 7 milioi kutsatzeen langa igaro du dagoeneko, Osasun Mundu Erakundeak emandako datuen arabera.

Hiru egunetan zehar eguneko kasuen errekorra hausten egon ondoren (igandean 380.000 izan ziren), zenbakia jaitsi egin da. Izan ere, astea hasterakoan ohikoa izaten da, eta hurrengo egunetan berriz igotzen da.

Pandemiako hildakoak 1,07 milioi dira. Azken egunean 5.500 heriotza berri erregistratu dira, igandean baino askoz gutxiago (8.500 izan ziren).

Europak 7 milioi kasuen langa pasatu du dagoeneko, Asia 8 milioitik gertu dago, eta kutsatzen gehien dituen eskualdea Amerikako kontinentea da, ia 18 milioi positiborekin.

Gainera, 590.000 hildako izan dira Amerikan. Europan 247.000tik gora izan dira, eta Asian 127.00.

Herrialdeka, AEB da kasu gehien duen herrialdea (7,6 milioi). India gertu dago, 7,1 milioirekin, eta Brasilek 5 milioiko muga igaro du asteburuan.

Kolonbia dago laugarren postuan, 900.000 kutsatze baino gehiagorekin. Gero datoz Argentina (883.000), Espainia (861.000), Peru (846.000) eta Mexiko (814.000).

Hildakoei dagokienez, Ameriketako Estatu Batuetan izan dira gehien: 212.000. Brasilen 150.000 pertsona hil dira koronabirusagatik, eta laugarren tokian Mexiko dago, 83.000rekin. Peru eta Espainia (33.000 eta 32.000 hildako, hurrenez hurren), zazpigarren eta zortzigarren tokian daude.

Osatutako gaixoak 28,4 milioitik gora dira, hau da, lautik hiru. Oraindik koronabirusa duten 8 milioi pertsonen artean, 68.000 (% 1) daude larri edo egoera kritikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa