Mundua -

Erresuma Batua

Ingalaterrako tabernak eta gimnasioak itxiko dituzte kasu gehien dituzten tokietan

Hala ere, eskolek eta unibertsitateek zabalik jarraituko dute. Boris Johnson lehen ministroak koronabirusaren kontrako neurrien hiru maila desberdin ezarri ditu.

Boris Johnson. Argazkia: EFE
Boris Johnson.
Boris Johnson. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak tabernak eta beste negozio batzuk itxiko dituela iragarri du, COVID-19 kasu gehien dituzten Ingalaterrako eskualdeetan. Hala ere, eskolak eta unibertsitateak irekita mantenduko ditu.

Gobernuak hiru maila desberdin ezarri ditu, koronabirusaren kontrako neurriak eta murrizketak sinplifikatzeko. Izan ere, azken hilabeteetan tokiko agintariekin negoziatu ditu lurralde bakoitzean aplikatu beharreko neurriak.

Liverpooleko area metropoli eremua izango da arrisku gradu altueneko mailan sartuko den lehenengo zonaldea. 1,5 milioi pertsona bizi dira bertan.

Asteazkenetik aurrea, zonalde horretako pubak, tabernak, gimnasioak, apustu etxeak eta kasinoak itxiko dituzte. Bertan, 600tik kasu gora daude 100.000 biztanleko.

Johnsonek, aldi berean, ixtera behartutako enpresentzako diru laguntzak igoko ditu, baita kaltetutako udalerrientzako finantzazioa ere.

“Ulertzen dut hau gogorra dela”, baina “ezin dugu NHS (osasun sistema publikoa) erortzea bizitzak jokoan dauden momentu batean”, esan du lehen ministroak.

Oposizioko liderrak, Keir Starmer laboristak, pandemia hasi zenetik Gobernuaren planak babesteko asmoa erakutsi duen arren, tonua gogortu du eta Johnsoni birusaren kontrola galtzea leporatu dio.

“Lehen ministroari esan behar diot momentu honetan oso eszeptikoa naizela Gobernuak birusa kontrolatzeko, lanpostuak babesteko eta herritarren konfiantza mantentzeko plan bat izateko aukeraren gainean”, esan du laboristen buruak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra Boris Johnson Koronabirusa