Publizitatea
Itxi

2020/10/28

06:47

Mundua

HAUTESKUNDEAK

Baliteke Evo Morales azaroaren 9an itzultzea Boliviara

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Oposizioko sektore batek ez du urriaren 18ko hauteskundeen emaitza onartu eta esku hartzeko eskatu dio armadari. Luis Arce presidente hautatuak, ostera, "hausnarketarako" deia egin du.

  • Evo Morales Boliviako presidente ohia

    Evo Morales Boliviako presidente ohia. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Evo Morales Boliviako presidente ohiak iragarri duenez, litekeena da azaroaren 9an herrialdera itzultzea, Luis Arce presidente hautatuaren inbestidura egin eta biharamunean. Moralesek herrialdetik ihes egin behar izan zuen, eta egun Argentinan dago babestuta. Moralesen MAS alderdiko hautagaiak urriaren 18ko hauteskunde orokorrak irabazi eta gero, ostera, itzultzea du buruan.

Presidente ohiak azaldu duenez, Argentinako La Quiaca eta Boliviako Villazon udalerrien arteko mugatik igaroko da. "Programatu eta bere garaian komunikatuko dugu", esan du.

Hauteskunde orokorretan, Luis Arce MASeko hautagaia lehen itzulian nagusitu zen, botoen % 55,1 lortuta.

Presidente hautatuak hausnarketarako deia egin du

Luis Arce Boliviako presidente hautatuak hausnarketarako deia egin du, herriaren borondatea eta hauteskundeetako emaitza errespetatzeko. Izan ere, oposizioko sektore batek esku hartzeko eskatu dio armadari.

"Bolivian gutxiengoa diren hainbat taldek ez dute herritarren borondatea onartzen, eta aurre egin nahi digute", idatzi du Arcek Twitterren.

Pertsona talde bat Santa Cruzeko egoitza militarretara hurbildu eta gero hitz egin du Arcek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena