Mundua -

AEB-ko hauteskundeak

Bidenek ez du garaipena ospatu nahi izan, baina garaile ikusten du bere burua

Hautagai demokratak Barack Obamak 2008an lortutakoak baino boto gehiago eskuratu ditu dagoeneko, eta, horrenbestez, marka berria ezarri du hauteskundeetan.

Joe Biden, emaztea ondoan duela. Argazkia: EFE
Joe Biden, emaztea ondoan duela.
Hauteskundeak irabazteko ''bide onean'' dagoela uste du Joe Bidenek

0:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Etxe Zuriko hautagai demokratak adierazi duenez, zenbaketak aurrera egin ahala hauteskundeak irabaziko dituela uste du. Wilmingtoneko (Delaware) Chase Centerren egindako hitzaldi batean egin ditu adierazpenok Bidenek gaur arratsaldean

"Boto guztiak zenbatu ondoren irabazleak izango garela uste dugu", esan du Bidenek. Une horretan hedabide nagusiek 253 konpromisario ematen zizkioten Bideni, eta 213 Trumpi.

Hautagai demokratak, Trumpen salaketen harira, gaineratu du inork ez diela demokrazia kenduko estatubatuarrei: "Inork ez digu gure demokrazia kenduko, ez orain, ez inoiz".

"Boto guztiak zenbatu"

Ordu batzuk lehenago, Twitterren, Joe Bidenek berak promestu du lan egingo duela "boto guztiak zenbatu arte", Donald Trumpek ustezko iruzurra salatu eta hainbat zenbaketa geldiarazteko maniobrak egin eta gero.

Hautagai demokratak Barack Obamak 2008an lortutakoak baino boto gehiago eskuratu ditu dagoeneko, eta, horrenbestez, marka berria ezarri du hauteskundeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Zenbat hautagai daude hauteskundeetan? Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Hauteskundeak Joe Biden Kamala Harris