Mundua -
Muga-zergen politika
EBk muga-zergak ezarriko dizkie AEBei Boeingi emandako legez kanpoko laguntzengatik
Munduko Merkataritza Erakundeak berriki erabaki duenez, EBk AEBko inportazioei 4.000 milioi dolarreko muga-zergak ezartzeko eskubidea du Boeing enpresari legez kanpoko laguntzak emateagatik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Washingtonek Boeing enpresari emandako legez kanpoko laguntzei erantzuteko, Europako Batzordeak muga-zergak ezarriko dizkie Estatu Batuetako inportazioei, Valdis Dombrovskis Europako Batzordeko presidenteorde eta ekonomia arduradunak astelehen honetan iragarri duenez.
"Estatu Batuek Munduko Merkataritza Erakundearen epaiari jarraituz ezarri dituzte zergak Airbusen kasuan, eta orain MMEren epai bat dugu Boeingen kasuan, guri muga-zergak ezartzeko aukera emanez, eta hori da egiten ari garena", esan du Dombriovskisek EBko merkataritza ministroen bileraren hasieran.
Munduko Merkataritza Erakundeak (MME) berriki erabaki du EBk AEBko inportazioei 4.000 milioi dolarreko (3 360 milioi euro inguru) muga-zergak ezartzeko eskubidea duela Boeing erraldoi aeronautikoari legez kanpoko laguntzak emateagatik.