Mundua -
PETROLIA
Artikoko babesgunea (Alaska) petrolio industriari ireki dio Trumpek
Hainbat erakundeek, tartean, Earthjustice-ek, ez dute albistea begi onez ikusi eta ekintza judizialak iragarri ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donald Trump AEBetako presidentearen Gobernuak astelehen honetan iragarri duenez, Artikoko babesgunean (Alaska) petrolio eta gas ustiapenak egiteko prozesua hasiko da. Baimenak urtarrilaren 20an Trumpek Joe Biden demokratari eta azken hauteskundeetako irabazleari boterea eman baino lehen emango dizkiote. Biden Artikoko babesgunean petrolio ustiapena baimentzearen aurka azaldu da.
Erregistro Federalaren bidez, Lurrak Administratzeko Bulegoak Artikoaren kostaldean, 6.000 kilometro koadrotan zehar, hidrokarburoen prospekziorako eta balizko ustiapenerako gune interesgarriak non zeuden identifikatzeko eskatu zien konpainiei.
Ekinza judizialak
Earthjustice bezalako erakundeek ez dute albistea begi onez ikusi, eta ekintza judizialak iragarri ditu.
"Trumpen Administrazioak babesguneko lursail oso aberatsak bat-batean saltzeko ahalegina da hau guztia. Gortera eraman dugu auzia, Administrazioak kostaldeko lautada osoa errentan eskaintzeko erabakiaren aurka egiteko, eta legez kanpoko programa hori abiatzeko presaka egindako ahalegin horren aurka egiten jarraituko dugu", esan du Erik Grafe Earthjustice elkarteko abokatu kudeatzaileak.
"Estatubatuar gehienek dakiten bezala, Artikoko babesgunea ez da zulatzeko lekua", gaineratu du bozeramaileak.
Iragan abuztuak Trumpen Gobernuak Artikoko Bizibide Nazionalean petrolioa esploratu eta ustiatzeko plan bat onartuko zuela iragarri zuen, nahiz eta ingurumenarekin lotutako hainbat erakunde aurka agertu.
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak, 1980an, erreserbaren kostaldeko guneen zerrenda egin bazuen ere, (Alaskako ipar-ekialdean petrolio ustiapenetarako balizkoa da, esaterako), Artikoko babesgunean debekatuta daude zulaketak, nahiz eta errepublikanoek, lau hamarkadatan, petrolio enpresekin batera debeku hori kentzeko ahaleginetan ibili diren.
Aurretik aipatutako plan horrek kontzesioen lehen lizitazioa 2021eko abenduaren 22an egingo zela aurreikusten zuen, eta, beraz, Trumpen Gobernuak egin berri duen iragarpenak esan nahi du prozesua azkartu egingo dela boterea Bidenen taldeari eman baino lehen; izan ere, Bidenen taldea proiektuaren aurka dago.
Artikoko zonalde honetan hartz polarrak eta Karibuak bezalako espezieak bizi dira.