Mundua -

Zenbaketa amaituta

Higgins Irlandako presidente izendatu dute, ofizialki

Azken zenbaketaren arabera, 70 urteko Higgins aise eta aurreikuspenak hautsita gailendu da, oso parte-hartze baxua izan duten hauteskundeentan: % 56,11.

Higgins Irlandako presidentea izango da. Argazkia: Efe.
Higgins Irlandako presidentea izango da. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michael Higgins hautagai laborista Irlandako presidente izendatu dute, ofizialki, botoen laugarren eta azken zenbaketa bukatuta.

"Ni Irlandako bederatzigarren presidentea izateko pertsona egokia naizela uste duen milioi bat pertsonei eskerrak eman nahi dizkiet. Guztion presidentea izango naiz eta momentu honetatik aurrera Alderdi Laboristaren kide izateari utziko diot", esan du Higginsek, RTE Irlandako telebista publikoan.

Azken zenbaketaren arabera, 70 urteko Higgins aise eta aurreikuspenak hautsita gailendu da, oso parte-hartze baxua izan duten hauteskundeentan: % 56,11. Kargu-hartzea azaroaren 11n izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea