Mundua -
Istilu gordinak Gazan
Jihad Islamikoak su-etena iragarri du Israelekin Gaza inguruan
Azken 24 ordutan istilu gordinak izan dira Gaza inguruan Palestina eta Israelen artean.
Erredakzioa
Palestinako Jihad Islamikoak Israelekin su-eten akordio bat egin duela iragarri dute Gaza inguruan azken 24 ordutan egon diren erasoen ostean. Denera bederatzi miliziano palestinar eta israledar bat hil dira.
"Jihad Islamikoak su-etenaren esfortzuei erantzun die, baina edozein erasoren aurreran erantzuteko eskubidea izango dugu. Etsaiak erregutu digun su-etena izan da", esan dute Al Quds Brigadak bidalitako ohar batean.
Maan Palestinako albiste agentziak esan duenez, Egiptoren bitartekaritzak lortu du goizaldeko 6.00etatik indarrean dagoen su-etenaren akordioa.
Akordio honek azken 24 ordutan izan diren liskar latzekin amaituko luke. Israeleko abiazioak Al Quds Brigaden entrenamentu gune bati eraso egin eta bost lagun hil ostean hasi ziren liskarrak. Ondoren, erantzun gisa, Gazatik 40 kohete jaurti zituzten Israelera eta lagun bat hil zuten. Beranduago, Israleko abiazioak berriz eraso egin zuen eta Jihad Islamikoko beste lau kide hil zituen.