Mundua -

HERIOTZA

Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia hil da, koronabirusak jota

94 urterekin hil da. 1974tik 1981era izan zen herrialdeko presidente eta, zazpi urteko agintaldiaren ostean, 1981ean, François Mitterrand gailendu zitzaion hauteskundeetan.

Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia. Argazkia: EFE
Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia
Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia hil da asteazken honetan, 94 urterekin, koronabirusak jota, familiak jakinarazi duenez. Frantziako hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, Loire-et-Cher departamenduan duen etxebizitzetako batean hil da, senideak ondoan zituela.

Familiak hedabideetara bidalitako oharrean zehazten denez, haren aldeko hileta pribatua egingo dute.

48 urterekin iritsi zen Eliseora, François Mitterrand beste hautagaiari nagusituta, eta 1974tik 1981era izan zen herrialdeko presidente.

Bere agintaldian, adin nagusitasuna 21 urtetik 18 urtera jaitsi zuen, abortua legalizatu zuen eta bi aldeek adostutako dibortzioa baimendu zuen, besteak beste.

Hainbat polemikaren erdigune ere izan zen, tartean, Afrikarekin loturiko ustezko ustelkeria kasuengatik.

Zazpi urteko agintaldiaren ostean, 1981ean, François Mitterrand gailendu zitzaion hauteskundeetan. Hala eta guztiz ere, politikan jarraitu zuen eta 1984tik 1989ra bitartean diputatu izan zen eta 1986tik 2004ra, ostera, Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko kontseiluko presidente izan zen.

Azken hilabeteetan bere izena bolo-bolo ibili da berriro ere, Alemaniako emakume kazetari batek salatutako sexu abusuengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Frantzia bideoak Gaixotasunak bideoak Eguneko albisteak Albisteak COVID fokuak