Mundua -

Europar Batasuna

Erresuma Batuak eta EBk brexitari buruzko negoziazioak eten dituzte akordio ezagatik

"Londresen astebetez negoziazio sutsuak egin ostean, bi negoziazioburuek adostu dute ez dagoela akordiorako baldintzarik, desadostasunak handiak direlako", azpimarratu dute.

Brexitaren aurkako protesta, Londresen. Argazkia: Efe
Brexitaren aurkako protesta, Londresen. Argazkia: Efe
Brexitaren aurkako protesta, Londresen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuak eta Europar Batasunak bertan behera utzi dituzte brexitaren ondorengo harremana zehazteko hasitako negoziazioak, "desadostasunak handiak" direlako, eta horrek "akordiorako baldintzak" galarazten dituelako.

Ohar labur bat zabaldu dute Twitterren David Frost eta Michel Barnier Erresuma Batuko eta Europar Batasuneko negoziatzaileek etenaldiaren berri emateko.

"Von der Leyen (Europar Batasuneko) presidenteak eta Johnson (Erresuma Batuko) lehen ministroak bihar arratsaldean hitz egingo dute egoeraren inguruan", azaldu dute oharrean.

"Londresen astebetez negoziazio sutsuak egin ostean, bi negoziazioburuek adostu dute ez dagoela akordiorako baldintzarik, desadostasunak handiak direlako eskumenen baldintzen berdintasunean, akordioaren gidaritzan eta arrantzan", azpimarratu dute.

Frostek eta Barnierrek aipatutako hiru puntuak dira, hain zuzen ere, duela hilabeteetatik akordioa urruntzen dutenak; eta, azken egunotan adierazpenen tonua aldatu bada ere, desadostasunek hor jarraitzen dute.

Johnson kontserbadorearen bozeramaile batek gaur bertan aurreratu du negoziazioak "une oso zail batean" daudela, eta gogorarazi du "denbora gutxi" geratzen dela, brexitaren ondorena abenduaren 31 baino lehen adostu nahi dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita