Mundua -

Beste lurrikara bat

5,7 graduko lurrikara bat izan da Turkia hegoaldean

Van probintzian gertatu da, duela hilabete 7,2 graduko lurrikara bat jasan zuten han, eta 604 pertsona hil ziren.

Hotel batean lur azpian gelditutako jendea ateratzen saiatzen ari dira. Argazkia: EFE
Hotel batean lur azpian gelditutako jendea ateratzen saiatzen ari dira. Argazkia: EFE
Gutxienez 7 pertsona hil dira Turkian lurrikara baten ondorioz

00:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5,7 graduko lurrikara lurrikara batek Turkia hegoaldean dagoen Van erkidegoa astindu du. Duela hilabete 7,2 graduko lurrikara bat jasan zuten han, eta 604 pertsona hil ziren.

Lurrikara GMT 19:23an izan da Edremiten, Vanetik 17 kilometrora, eta 4,5 graduko beste bi lurrikara eman dira horren ostean. Oraindik ez dute hildakoen zenbatekoaren berri eman.

TRF telebista kateak jakitera eman duenez, gutxienez 18 eraikin lurrera bota ditu, horien artea hotel bat, barruan 70 pertsona zituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea