Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Nashvilleko erasoaren egilea leherketan hil zen

Anthony Quinn Warner 63 urteko gizon zuria da Eguberri egunean autoa leherrarazi zuena.

Eguberri egunean AEBko Nashville hirian izandako leherketa. Artxiboko argazkia: EFE
Eguberri egunean AEBko Nashville hirian izandako leherketa
Eguberri egunean AEBko Nashville hirian izandako leherketa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetan, ostiralean Nashville hirian izandako erasoaren egilea identifikatu dute. Agintariek ziurtatu dutenez, erasotzailea leherketan bertan hil zen eta ez dago beste susmagarririk. Dena dela, ikerketak zabalik jarraitzen du erasoaren zergatiak argitzen saiatzeko.

Agintari federalek eta tokiko agitariek elkarrekin egindako prentsa agerraldi batean baieztatu dutenez, Anthony Quinn Warner 63 urteko gizon zuria izan zen Eguberri egunean Nashville hirian autoa leherrarazi zuena.

Herritarrek emandako arrastoei esker identifikatu ahal izan dute erasotzailea. Haren DNA laginak eskuratu zituzten eta leherketaren tokian aurkitutako giza arrastoekin alderatu zuten.

"Une honetan ez dago beste pertsona batzuk inplikatuta daudela pentsatzeko zantzurik", esan du Doug Korneski FBIko agenteak.

Agenteek ikertzen jarraitzen dute erasoa egiteko arrazoiak argitzeko. Korneskik gaineratu zuenez, arrazoiak jakin arte itxaron beharko da terrorismo ekintza bat izan ote zen jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Ameriketako Estatu Batuak albisteak Atentatuak argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea