Mundua -

KORONABIRUSA

Europatik eta Brasildik AEBra sartzeko debekua altxatu du Trumpek

Hala ere, asteazken honetan presidente kargua hartuko duen Joe Biden demokrataren esanetan, ez da murrizketak arintzeko garaia.

Donald Trump AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea
Donald Trump AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak altxatu egin du urtarrilaren 26tik aurrera Europar Batasunetik, Erresuma Batutik eta Brasildik herrialdera sartzeko debekua. Hala ere, hilaren 20an kargua hartuko duen Joe Biden AEBko presidente hautatuak erabakia atzera botatzeko asmoa agertu du. 

Data horretatik aurrera, covid-19aren proban negatibo ematea eskatuko zaie nazioarteko bidaiariei, baita estatubatuarrei ere. Horrela iragarri du AEBko Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak (CDC).

Europar Batasuneko eta Erresuma Batuko bidaiariei martxoan ezarri zien sartzeko debekua eta Brasilekoei, ostera, maiatzean. 

Trumpek asteazkenean utziko du Etxe Zuria, hain zuzen ere, Joe Biden presidente hautatuak kargua hartzen duenean. Gauzak horrela, litekeena da agintari demokratak debekua berriro ezartzea.

Hain zuzen ere, Joe Biden demokrataren taldeak azpimarratu duenez, ez da murrizketak arintzeko garaia. Are gehiago, nazioarteko bidaien inguruko neurriak gogortzearen alde agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Trump gaur Melania Trump Mexiko Trump hesia Covid birusaren olatu berria