Mundua -

Libiako hegoaldean atxilotuta

Libiako lehen ministroak Saif al Islamen 'epaiketa justua' agindu du

Muamar Gadafiren bigarren semea, erregimenaren bozeramailea, erresistentziarik egin gabe atxilotu dute eta ongi dagoela esan du.

Saif al Islam artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Saif al Islam artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Saif Al Islam Gadafiren semea atxilotu egin dute Libian

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresistentziarik jarri gabe atxilotu dute eta ongi dagoela esan du al Islamek. Hagako Nazioarteko Justiziako fiskalak, Luis Moreno-Ocampok esan du "justizia" egingo dela eta datorren astean Libiara joango dela Saif al Islam bertan gelditu edo nazioartean epaitzeko Hagara bidaliko duten ala ez eztabaidatzera.

Libiako lehen ministroak, Abdurrahim el Keibek, prenstaurrekoan esan du Saif al Islamek epaiketa "justua" izango duela: "Libiari eta mundu osoari zin egiten diogu, azken 40 urteetan gure herriak izan ez duen prozedura legalak dioen moduan, epaiketa justua izango duela".

Muamar al Gadafiren oinordekoa zen Saif al Islam, eta bere aitak orain 42 urte sortu zuen erregimenaren buru izatera deituta zegoen. Tripolitik 800 kilometro hegoaldera dagoen Obari eskualdean atxilotu dute Zintan hiriko soldaduek.

Hiru lagunekin batera atxilotu dute eta lehen informazioen arabera "ongi dago", baina Libiako gobernu berria eratu arte Trantsizioko Kontseilu Nazionalaren eskuetan atxilotuta egongo da.

Hagako Nazioarteko Justiziak joan den ekainaren 27an bere aurkako bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen, baina errebeldeen bozeramaileek NBC katean esan dutenez, herrialdean epaituko dute, ez Hagan.

Erresistentziarik jarri gabe atxilotu dute eta ongi dagoela esan du al Islamek. Hagako Nazioarteko Justiziako fiskalak, Luis Moreno-Ocampok esan du "justizia" egingo dela eta datorren astean Libiara joango dela Saif al Islam bertan gelditu edo nazioartean epaitzeko Hagara bidaliko duten ala ez eztabaidatzera.Libiako lehen ministroak, Abdurrahim el Keibek, prenstaurrekoan esan du Saif al Islamek epaiketa "justua" izango duela: "Libiari eta mundu osoari zin egiten diogu, azken 40 urteetan gure herriak izan ez duen prozedura legalak dioen moduan, epaiketa justua izango duela".Muamar al Gadafiren oinordekoa zen Saif al Islam, eta bere aitak orain 42 urte sortu zuen erregimenaren buru izatera deituta zegoen. Tripolitik 800 kilometro hegoaldera dagoen Obari eskualdean atxilotu dute Zintan hiriko soldaduek.Hiru lagunekin batera atxilotu dute eta lehen informazioen arabera "ongi dago", baina Libiako gobernu berria eratu arte Trantsizioko Kontseilu Nazionalaren eskuetan atxilotuta egongo da.Hagako Nazioarteko Justiziak joan den ekainaren 27an bere aurkako bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen, baina errebeldeen bozeramaileek NBC katean esan dutenez, herrialdean epaituko dute, ez Hagan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioarteko albisteak 2024 Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Giza eskubideak gaur Nazioarteko Zigor Auzitegiaren epaiketak