Mundua -

Venezuela

Estatu komunala indartzeko mila banku sortuko dituela adierazi du Madurok

Venezuelako presidenteak ez du bankuek nola funtzionatuko duten azaldu, baina Komunetako Bankuarekin “harreman berezia” izango dutela azpimarratu du.

Maduro komunetako kongresuan bere alderdiko bi kiderekin.
Maduro komunetako kongresuan bere alderdiko bi kiderekin.
Maduro komunetako kongresuan bere alderdiko bi kiderekin.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu komunala ezarriko dutela esan ondoren hainbat urtetan, Madurok helburu hori lortzeko eta “finantza-arkitektura berrian zergak ordaintzeko” mila banku komunal sortuko dituela adierazi du asteazkenean Caracasen izandako ekitaldi batean. Presidenteak ez du 2021 honetarako proposatu duen planaren inguruko xehetasunik eman, baina banku guztiek Komunetako Bankuarekin “harreman berezia” izan beharko dutela esan du.

Venezuelako buruak ez du zehaztu nolakoa izango den harreman hori, baina langileen bankuari hurbiltasuna erakusteko eskatu die bankuei: “Guk banku komunalak bultzatu behar ditugu, baliabideak onartzen ari naiz Petrotan —Venezuelako kriptodirua—, bankuek komunetako langileen bankuarekin harreman berezia izan beharko lukete”.

Proposamen horrek “helburu altua” du, Maduroren esanetan, eta “boterea antolatzeko egitura berri bat” dela azaldu du. Izan ere, Komunetako Ministerioa sortzeaz gain, bere ideologia bera duten diputatuek kontrolatzen duten Parlamentuak komunen inguruko batzorde legegilea osatu du.

Egungo presidenteak gaineratu duenez, komunetarako unibertsitate bat egingo dute eta karrera guztiak ikasi ahalko dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioarteko berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Venezuela albisteak Nicolás Maduro