Mundua -

OLINPIAR JOKOAK

Tokioko Olinpiar Jokoen presidenteak dimititu egin du, iruzkin sexistak egiteagatik

Mori antolakuntza batzordeko presidente izandakoaren ustez, batzarreko emakume kopurua handituz gero hitz egiteko txandak zehaztu beharko lirateke, bestela bilerak ez lirateke inoiz amaituko.

Yoshiro Mori. Argazkia: EFE
Yoshiro Mori
Yoshiro Mori. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yoshiro Mori Tokioko Olinpiar Jokoen antolakuntza batzordeko presidenteak dimisioa eman du, iragan astean, erakundearen bilera baten baitan, emakumeen inguruan egindako iruzkinengatik.

"Nire adierazpen desegokiek anabasa sortu dute", onartu du Morik. Dimisioa iragartzeko deitutako agerraldian, berriro ere barkamena eskatu die antolakuntza batzordeari eta gizarteari. Halaber, azpimarratu du ez zela bere asmoa emakumeak gutxiestea.

"Norbaiti entzun nion esaten batzarrean emakume gehiago izanez gero hitz egiteko txandak zehaztu beharko direla, edo, bestela, ez dugula inoiz amaituko", esan zuen Morik Japoniako Olinpiar Batzordearen bilera batean. Emakumeen kopurua % 20tik % 40ra igo ala ez eztabaidatzen ari zirela gertatu zen. "Emakume guztiek lehia sen handia dute. Batek hitz egiten badu, besteek ere hala egin nahi izaten dute. Denek zerbait esaten amaitzen dute", adierazi zuen.

Moriren adierazpenek arrabotsa sortu dute bai Japonian eta baita handik kanpo ere. Nazioarteko Olinpiar Batzordearen esanetan, Moriren hitzak "erabat desegokiak" izan ziren eta kontraesanean daude erakundearen printzipioekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Japonia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Olinpiar jokoak 2024 Gaurko azken ordukoa