Mundua -

Koronabirusa

475.000 kutsatu eta 27 milioi hildako zenbatu dituzte AEBn pandemia hasi zenetik

Azken orduetan, ia 4.000 pertsona hil dira, eta 100.000 baino gehiago kutsatu.

475.000 kutsatu eta 27 milioi hildako zenbatu dituzte AEBn pandemia hasi zenetik. Argazkia: EFE
Txertaketa AEBn
475.000 kutsatu eta 27 milioi hildako zenbatu dituzte AEBn pandemia hasi zenetik. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), 475.000 kutsatu eta 27 milioi hildako zenbatu dituzte pandemia hasi zenetik, Johns Hopkins Unibertsitateak egindako kontaketaren arabera.

Halaber, atzo, bertan 20:00ak zirenean, egindako azken balantzearen arabera, 3.856 pertsona hil dira azken orduetan, eta 100 mila kutsatutik gora atzeman dituzte.

Gaur-gaurkoz, estatu kaltetuena Kalifornia da, 45.639 hildako atzeman baitituzte bertan, eta zerrenda horretan bigarren New York dago, 45.453 hildako zenbatu baitituzte estatu horretan.

Kutsatuen kopuruari dagokionez, Kalifornia da berriro ere kaltetuena; 3,5 milioi  zenbatu dituzte atzora arte. Texas du atzetik, 2,5 milioi kutsatu zenbatu baitituzte.

Datuak eskuan, Estatu Batuetako presidente Joe Bidenek iragarri du otsailean milioi erdi hildako izatera iritsiko direla bertan.

Gainera, Washingtongo Unibertsitatearen kalkuluen arabera, ekainerako 630.000 pertsona hilko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Osakidetza New York Ameriketako Estatu Batuak Gaixotasunak Eguneko albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Joe Biden Osasunbidea