Mundua -

SEXU-ERASOA

Hiru urteko espetxealdia Frantziako idazkari ohi bati, emakume bat bortxatzeagatik

Georges Tron Draveilgo Udaleko bi langilek salatu zuten (1995etik bertako alkatea da). Erreflexologia saioetara joatera behartu zituen, eta eraso egiteko aprobetxatu zituen.

Georges Tron. Argazkia: EFE
Georges Tron.
Georges Tron. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Georges Tron Frantziako idazkari ohiari, Nicolas Sarkozyren Gobernuan egon zen 2010 eta 2011 artean, hiru urteko espetxe-zigorra eta bete beharko ez duen bi urteko beste bat ezarri dizkiote emakume bat bortzatzeagatik.

Tron (63 urte) Draveilgo Udaleko bi langilek salatu zuten (1995etik da bertako alkate), baina gorteak bi kasuetako batean soilik jo zuen errudun.

Bi langileak gogoeta-saioak egitera behartu eta horiek sexu-erasoak egiteko baliatzea leporatu zioten politikariari.

Brigitte Gruel orduko Kultura zinegotziak ere parte hartu zuen bilkura horietan. Hori dela eta, alkatearen konplize izatea egotzi zioten eta bete beharko ez duen bi urteko kartzela-zigorra jaso zuen, bi kasuetako batengatik.

2011ko maiatzean Tronen dimisioa eragin zuten salaketak urte berekoak dira. Hasiera batean, justiziaren ustez, ez zegoen ahozko epaiketa bat irekitzeko elementu nahikorik, baina biktimen apelazioaren ondorioz, 2018an epaitu zuten Bobignyko Arlo Kriminaleko Auzitegian.

Lehen bista horretan, epaiak Tron eta zinegotzia partzialki absolbitu zituen; auzi-jartzaileetako batek zorabioa izan zuen epaia entzun ostean, eta besteak, berriz, borrokan jarraituko zuela esan zuen, hori Fiskaltzaren esku zegoen arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Espetxeak Sexu erasoak