Mundua -

Sexu-iskanbilak

DSKren aurkako konplotaren teoria indartzen dute zenbait informaziok

Fiskalari Dominique Strauss-Kahnen iskanbilen berri eman izana ukatu du Kanpo Arazoetako Ministerioak.

Dominique Strauss-Kahn, emaztearekin. Argazkia: Artxibo.
Dominique Strauss-Kahn, emaztearekin. Argazkia: Artxibo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Kanpo Ministerioak ukatu egin du Dominique Strauss-Kahnen (DSK) ustezko sexu-erasoaren auziko fiskalari bestelako sexu-iskanbilen inguruko informazioa eman izana, ostiral honetan Liberation egunkariak plazaratutakoaren kontra.

"Ministerioak ez zion (Cyrus Vance) fiskalari deitu", ezta bere laguntzaileei ere, esan du Bernard Valero Ministerioko bozeramaileak.

Frantziako diplomaziaren arabera, harreman horiek New Yorkeko Frantziako Kontsulatuko ordezkariek egin zituzten eta helburu bakarra Strauss-Kanhen eskubideak bermatzea zen.

Liberation egunkari ezkertiarrak publikatu duenez, hiru iturriren arabera, Kanpo Ministerioko funtzionario bat eta Justiziako Ministerioko beste bat New Yorkeko Fiskaltzarekin harremanetan jarri ziren hotel bateko garbitzaile batek DSKren kontrako salaketa egin eta hurrengo egunera.

Egunkariak dioenez, dei horietan politikari sozialistearen beste sexu-iskanbila batzuen berri eman zuten; Tristane Banonkazetariak ustezko sexu-erasoagatik jarritakoa, esaterako.

Elkarrizketa horien ondorioz, DSK-k lau egun igaro omen zituen Rikers Islandeko kartzelan fidantzapean aske atera beharrean, beti Liberationen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea