Publizitatea
Itxi

2021/03/19

12:59

Mundua

MEXICO-AEB MUGA

13.000 adin txikiko migratzaile daude AEBren gobernuaren zaintzapean

O.P. | EITB MEDIA

AEBk Mexikoko mugan 20 urtean izandako migratzaile kopuru handienari aurre egin behar dio, "desegindako" migrazio sistema berrantolatzen ari dela

  • Adin txikiko migratzaileak AEBren mugan, urtarrilean

    Adin txikiko migratzaileak AEBren mugan, urtarrilean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bakarrik dauden 13.000tik gora adin txikiko daude AEBren Gobernuko agentzien babespean, Mexikoko muga euren kasa igaro ostean.

Joe Biden presidentearen Administrazioko funtzionarioek azaldu dutenez, 9.562 haur daude Osasun Sailaren eta Gizarte Zerbitzuen zaintzapean (HHS, ingelesez) eta beste 4.500 Aduanen eta Mugako Babeserako Bulegoaren (CBP) esku daude, azken honen azpiegituretako batzuk adin txikikoak hartzeko egokiak ez diren arren.

Mexiko eta AEBren arteko mugan azken 20 urteetan izandako migratzaile kopuru handiena dago azken asteotan, covid-19aren pandemiak egoera are zailagoa eginez; hori ikusita, Bidenek iragan asteartean ABC News katean emandako elkarrizketa batean, migratzaileei zuzendu zaie esanez ez dela "AEBra etortzeko unea".

Ildo beretik hitz egin du Etxe Zuriko bozeramale Jen Psakik ere, aste honetan emandako prentsaurrean; esan du Trumpek "deseginda" utzi zuen "migrazio-sistema berrezatzeko lanean" ari dela administrazio berria eta "denbora bat" beharko dutela horretarako.

Gaur egun AEBk euren herrialdeetara itzultzen ditu muga zeharkatzen saiatu diren helduak; adin txikikoak, ordea, Administrazioaren zaintzapean egotera igarotzen dira, "babestuta" egon daitezen euren egoerari irtenbide bat ematen dioten bitartean.

Bidenek presidente kargua hartu zuenean hitz eman zuen aurreko presidenteak migrazio arloan hartutako ildo gogorreko politika batzuk irauliko zituela. Politika aldaketa horren kontra agertu da, hain zuzen ere, oposizio errepublikarra, neurriak leuntzeak "migrazio irregularra hauspotzen" duela ohartaraziz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;