Mundua -
Sari-banaketa Oslon
Bakearen Nobelaren irabazleek 'berdintasuna eta justizia' eskatu dute
"Mudua aldatzeko indar nagusia dira, Giza Eskubideen aldeko borrokaren, berdintasunaren eta bakearen aldekoaren adibide dira", esan du Nobelaren Komitearen presidenteak.
Erredakzioa
2011ko Bakearen Nobelaren sari-banaketa ekitaldia emakumeen borrokaren eta "Arabiar Udaberria" aldeko omenaldia izan da, historian lehen aldiz hiru emakumek jaso baitute saria.
Thorbjon Jagland Bobelaren Komiteko presidenteak saridunen lana goratu du: "Mudua aldatzeko indar nagusia dira, Giza Eskubideen aldeko borrokaren, berdintasunaren eta bakearen aldekoaren adibide dira", esan du BBC telebista katean.
Ellen Jonson Sirleaf Liberiako presidenteak eta Roberta Gbowee herkideak Afrika eta Asiako emakumeen borroka aldarrikatu dute eta aurretik Bakearen Nobel saria jaso duten emakumeak gogora ekarri dituzte; Wangari Maathai keniarra bereziki, Nobel saria jaso zuen lehen emakume afrikarra (2004ean) eta aurten bertan hil dena.
Iraultza arabiarren alde
Emakumezkoen borroka aipatzeaz gain, Tawakkol Karman yemendarrak arabiar herrialdeetako iraultzen alde egin du Osloko Udalean egindako hitzaldian.
Hiru emakumezkoak Nobel saria jaso dute "emakumeen segurtasunaren eta eskubideen alde egindako borroka baketsuagatik, bakea eraikitzeko prozesuan emakumeek osoko parte-hartzea izan dezaten egindako lanagatik".
Euren hitzaldiek emakumezkoen egoera izan dute ardatz nagusi, "gure mundua eraikitzen lan pribatu eta isila egin zuten haiek ahaztu barik", esan du Johnson Sirleafek.