Gizartea -
Golardoa, 2011
Bakearen 2011ko Nobel Sariak Afrikako emakumeen borroka saritu du
Ellen Johnson-Sirleaf Liberiako presidenteak, Leymah Gbowee liberiarrak eta Yemeneko Tawakkul Karmanek irabazi dute 2011ko Bake Nobel Saria, Norvegiako Nobel Sariaren batzordeak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Ellen Johnson-Sirleaf Liberiako presidenteak, Leymah Gbowee liberiarrak eta Yemeneko Tawakkul Karmanek irabazi dute Bakearen 2011ko Nobel Saria, Norvegiako Nobel Sariaren batzordeak jakinarazi duenez.
Epaimahaiak nabarmendu duenez, "emakumeen segurtasunaren aldeko borroka -indarkeriarik gabekoa- eta bakearen aldeko emakumeen parte-hartze eskubidea bultzatu" dute emakumeok.
"Gizartearen garapenean emakumeek, maila guztietan, gizonek adina aukera izan arte ezingo da demokrazia eta bake iraunkorra lortu munduan", azpimarratu du epaimahaiak.
Ellen Johnson-Sirlea, 72 urtekoa, Monrovian jaio zen Johnson-Sirleaf 1938an, eta 2005eko azaroan heldu zen boterera George Weah futbolari ohia eta lehiakide nagusiari irabazita.
Leymah Roberta Gbowee, 39 urtekoa, Liberiako bigarren gerra zibila (2003ean) gelditzea lortu zuen ekintzaile baketsuetako bat izan zen, eta horri esker Johnson-Sirleaf demokratikoki hautatua izan zen.
Azkenik, Tawakkul Karman Yemengo politikari eta giza-eskubideen aldeko ekintzailea da, Katerik Gabeko Emakume Kazetariak taldearen buru da, 2005ean sortua.
Meritua, liberiarrena
Ellen Johnson-Sirleak Liberiako presidenteak esan duenez, sariaren "meritua" liberiarrena da, baina bereziki, emakumeena, bakea lortzeko eta gerra zibila bukatzeko lanetan egin zuten lanagatik.
"Herri liberiarren izenean onartu dut, horregatik meritua berarena da", esan du presidenteak. "Azken zortzi urteetan, bakea izan dugu eta denok eta horietako bakoitzak lan egin du bakea lortzeko, Johnsonen hitzetan.
Karman: "Iraultzentzat"
Tawakul Karman Yemeneko ekintzaileak "iraultza arabiar guztiei" eskaini die saria, bereziki gogoratuta "martiren eta zaurituen odola".
Sanako Al Taguirren egin dituen adierazpenen arabera, Ali Abdala Saleh presidetearen gobernuaren kontrako kanpalekuan, borrokan jarraituko du "zapalkutza eta injustiziaren kontra Saleh epaitua izan arte".
Yemengoa bere semearekin eta alabetako batekin dago kanpalekuan, eta ez zekin hautagaia zenik; izan ere, telebistaren bidez jakin du saria irabazi duela.
Aste honetako sariak
Aurreko egunotan, Norvegian bestelako sariak eman dituzte; esaterako, Beutlerrek, Hoffmanek eta Steinmanek 2011ko Medikuntzako Nobel Sariak jaso zituzten; Unibertsoaren hedapena bizkortzen ari den aurkikuntzak Fisika Nobel Saria jaso zuen; Daniel Shechtman israeldarrak 2011ko Kimikaren Nobel Saria eskuratu zuen eta Tomas Tranströmerrek Literaturaren 2011ko Nobel saria irabazi zuen.