Mundua -

Afrikako Mendebaldean

Al Kaidako talde batek bere gain hartu du boluntarioen bahiketa

Magreb Islamiarreko tald edisidente batek onartu du bahitu dituela Mundubat GKEko eta Extremadurako Saharar Herriaren Lagunak Elkartearen kideak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Al Kaidako Magrebeko talde disidente batek bere gain hartu du larunbatean Ainhoa Fernandez eta Enriz Gonyalons boluntario espainiarrak, eta Rossella Urru boluntario italiarrak bahitu izana, aurreko urrian, Tindufen (Aljerian).

"Jamat Tawhid Wal Jihad Fi Garbi Afriqqiya taldea da, Afrikako mendebaldean dagoena. Urriaren 23an Tindufen gertatutako ekintza bere gain hartzen dugu, bertan bi espainiar eta italiar bat bahituak izan ziren", soinu eta idatzizko mezu bikoitz baten bidez France Presse agentziako berriemaileari jakinarazi dionez.

Fernandez de Rincon, Gonyalons eta Urru Tindufeko kanpalekuetan bahitu zituen lur orotariko auto batean heldu zen ezezagun talde batek. Fernandez Extremadurako Saharar Herriaren Lagunak Elkartearen kidea da eta Enriz Gonyalons Mundubat euskal GKEkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea