Mundua -
Hiru espetxe-zigor betetzeko
Frantziak hasiera eman dio Noriega diktadore ohiaren estradizioari
Litekeena da diktadore ohia igande gauean Panamara heltzea. Hilketa delitua eta Giza Eskubideen urraketak leporatuta, 20 urteko hiru espetxe-zigor beteko ditu bertan.
Erredakzioa
Manuel Antonio Noriega diktadore ohia Panamara estraditatzeko prozesuari hasiera eman dio Frantziak eta baliteke igande honetan bertan Panamara heltzea. Hilketa delitua eta Giza Eskubideen urraketak egotzita, 20 urteko hiru espetxe-zigor ezarri dizkiote Noriegari.
77 urteko jeneralari mediku azterketa egin zioten larunbat honetan Parisen eta bidaia egiteko gai zela ebatzi zuten medikuek, Panamako Atzerri Gaietarako Ministerioak jakitera eman duenez.
Panamara heldu bezain laster epailearen aurrera eramango dute Noriega. Diktadore ohiaren estradizioa ikuskatzeko Atzerri Ministerioak bidalitako batzorde bat izango da bertan.