Mundua -

Errusia

Hauteskundeen ustezko iruzurra ikertuko duela iragarri du Medvedevek

Larunbatean ehunka mila manifestarik esandakoekin ados ez dagoela gaineratu du; izan ere, Moskun bildu eta hauteskundeetako "lapurretak" Medvedeven garaipena ekarri zuela salatu zuten.

Medvedev, ezkerran, Putinekin batera, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.
Medvedev, ezkerran, Putinekin batera, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dimitri Medvedev facebooken bidez iragarri du iragan igandeko hauteskundeetako ustezko iruzurra ikertuko duela, batez ere horren inguruan egindako protestak ikusita.

Medvedevek esan duenez, ez dago batere ados manifestariek Bolotnaya plazan esandakoekin. Larunbatean 50.000 petsona bildu ziren bertan (25.000 Poliziaren arabera) hauteskundeetako "lapurreta" salatzeko. Emaitzen arabera, Errusia Batua Medvedeven alderdiak gehiengo osoa lortu zuen.

"Errusiako Konstituzioak biltzeko askatasuna eta adierazpen askatasuna onartzen ditu. Jendeak bere iritzia agertzeko eskubidea du eta horixe da atzo egin zutena. Manifestazioa legezkoa izan zen eta hori gauza ona da. Nahiz eta bertan esandakoekin ados egon ez, ikerketa bat agindu dut", azaldu du Medvedevek Facebooken jarritako mezuan.

Manifestariek hauteskundeak baliogabetzea eskatzen dute, eta bozketa berriro egitea. Abenduaren 24rako beste manifestazio bat deitu dute euren eskaerei erantzunik ematen ez badiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea