Publizitatea
Itxi

2021/03/25

13:03

Mundua

NABIGAZIOA

Suezko kanalean nabigazioa eten da hondartutako ontziagatik

EITB MEDIA

Kanala itxita egongo da Panamako edukiontzia askatzeko lanak amaitu arte.

0:55
Suezko kanalean auto-ilarak jarraitzen du
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Suezko Kanaleko Agintaritzak kanaleko nabigazioa aldi baterako etetea erabaki du, asteartean, itsasbidea blokeatuz, hondoa jota eta zeharkatuta gelditu zen Panamako kontainer-ontzia askatzeko lanak amaitu bitartean.

Erakundeak ohar batean jakinarazi duenez, "aldi baterako etengo da, kontainer-ontzi erraldoia berriz askatzeko lanak amaitu arte".

Erabaki hori hartu dute atzo, asteazkena, soilik Aintzira Handira irits daitezkeen 13 ontzi kanalera Mediterraneo itsasotik sartu eta gero; izan ere, hegoaldeko zatia Ever Given ontziak trabatzen du, eta, beraz, Itsaso Gorritik ere ezin izan dute ontzirik sartu.

Komunikatuaren arabera, aurreikusita zegoen 13 itsasontzi horiek "kanaletik igarotzea ontzia askatzeko lanak amaitzeko itxaropenaren arabera", baina lanak ez dira amaitu eta ontziak zain daude Aintzira Handian.

Suezko Kanaleko Agintaritzak ez du zehaztu zenbat aurreratu duten ontzia askatzeko lanetan, ezta nabigazioari noiz ekingo dioten ere.

Suezko kanalean lan egiten duen Gulf Agency Company (GAC) logistika eta itsas zerbitzuetako enpresak Eferi igorritako ohar batean adierazi duenez, "ez dago inolako aurreikuspenik" kanala martxan noiz jarriko den esateko.

Gainera, horren arabera, asteartetik lanean ari den zortzi atoiontzien erreskate taldeari bi draga batu zaizkio, kanalaren ertzetako bat jota trabatuta geratu zen gila askatzen saiatzeko.

GACen arabera, 30 itsasontzi baino gehiago Port Said Mediterraneoko portuko ainguralekuan daude, kanalaren iparraldeko sarreran, eta beste 30 Suezen, hegoaldean, asteartetik ostegunera Mediterraneotik sartu diren eta Aintzira Handian zain dauden 40 ontziez gain.

Even Given ontziaren atzetik zihoazen eta asteartetik hegoaldeko zatian trabatuta dauden hiru itsasontzi Itsaso Gorrira gaur itzultzea aurreikusten da.

Brent petrolio upelaren prezioa

Brent petrolio upela, Europan erreferentziazkoa dena, 64,16 dolarreko prezioan (% 5,94 garestiago) itxi dute asteazkenean, kanalaren blokeoak, Ekialde Ertainean petrolioa garraiatzeko funtsezko bideak, epe motzeko eskaintza mailari buruzko zalantza berriak sortu ondoren kotizazioak gora egin baitu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena