Mundua -

Protestak

Desertoreek erregimenaren 27 polizia eta militar hil dituzte Sirian

Nazio Batuen azken datuen arabera, 5.000 pertsona hil dita duela bederatzi hilabete Al Assaden erregimenaren kontrako protestak hasi zirenetik.

Liskarretan hildako polizia baten hileta. Argazkia: Efe.
Liskarretan hildako polizia baten hileta. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Damaskoko erregimenaren aldeko 27 soldadu eta polizia hil dira ostegun goizaldean, Armadako desertoreen eta Siriako Armadako indarren arteko liskarretan, hegoaldean, Deraa hiriaren inguruetan, Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera.

Erakundeak aditzera eman duenez, Bashar al Assaden aldekoak eta desertoreak borrokan aritu dira Deraan bertan eta hiritik 25 kilometro ekialdera dagoen kontrolgune batean.

Borrokak nola hasi ziren ez dago oso argi, baina hildakoen kopurua ikusita, matxinoen ekintza korrdinatu bat izan dela ematen du, armadaren kontrako matxinoen ekintzak gora egin baitute azken asteetan.

5.000 hildako bederatzi hilebetetan

Nazio Batuen azken datuen arabera, 5.000 pertsona hil dita duela bederatzi hilabete Al Assaden erregimenaren kontrako protestak hasi zirenetik. Protesta horiek Deraan hasi ziren, hain zuzen, 'Arabiar Udaberria' izeneko mugimenduen harian.

Protestek okerrera egin dute matxinada armatuaren agertzearekin. Agintariek helburu zibilak eta militarrak erasotzea leporatzen diete, baita 1.100 soldadu hiltzea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea