Mundua -

ERREPORTAJE BEREZIA

EITB Media, Mexikotik AEBera igarotzen diren migratzaileen dramaren lekuko

Amaia Uribe EITBko berriemailea Mexiko eta AEBren arteko mugara joan da, Rio Grandera, eta miseriatik ihesi egunero AEBra pasa nahi izaten dutenen testigantzak bildu ditu.

AEBra 11 migratzaile iritsi diren unean bertan izan da Amaia Uribe EiTBko kazetaria
AEBra 11 migratzaile iritsi diren unean bertan izan da Amaia Uribe EiTBko kazetaria
AEBren eta Mexikoren arteko mugako migrazio krisiaren lekuko izan da EITB Media

1:53

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Uribe EITB Mediaren New Yorkeko berriemaileak bertatik bertara bizi izan du 11 migratzaile Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugara txalupaz nola iritsi diren. Miseriatik ihesi, euren herrialdea atzean utzi eta egunero AEBra pasa nahi izaten dutenen testigantzak bildu ditu kazetariak.

Lau heldu, lau haur txiki eta bakarrik iritsi diren hiru adingabe dira, eta hilabete baino gehiago eman dute bidaian. Amaia Uribe berriemailea beraiekin izan da Rio Grandera iritsi berritan, eta bidaia nolakoa izan den, euren herrialdetik zergatik alde egin duten, eta behin hemen, euren bizimodu berritik zer espero duten kontatu diote.

Hilabete bakarrean 170.000 migratzaile pasa dira AEBra, tartean 18.000 adingabe. Gehienak indarkeriatik eta pobreziatik ihesi dabiltza, etorkizun hobe baten bila. Azken 11 migratzaileen kasuan, bakoitzak amets bat eta helmuga bat du: New Yorkeko elurra ikustea, igelesa ikastea...

Iristen direnen artean, batzuek asiloa lortzen dute, beste batzuk, ordea, deportatu egiten dituzte. Mugako poliziaren esku dago euren etorkizuna.

Amaia Uribe EITB Mediako kazetaria mugan da egun hauetan, eta bertatik jasotako guztiaren berri emango du EITBko medioetan, hau da, irratian, telebistan eta Interneten.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Migrazioa Euskal Herria Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea EITB Taldea Amaia Uribe azken ordukoa