Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Nahigabeko hilketa leporatu diote Daunte Wright hil zuen poliziari

Dimisioa eman eta biharamunean atxilotu dute Kimberly Potter polizia agentea.

Daunte Wright. Argazkia: EFE
Daunte Wright
Daunte Wright hil zuen polizia atxilotu eta inputatu dute, nahigabeko hilketagatik

0:50

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetan, bart atxilotu dute iragan astean Minnesotan 20 urteko gazte afroamerikarra tiroz hil zuen Kimberly Potter polizia agente zuria. Nahigabeko hilketa leporatu diote.

26 urte zeramatzan Mineapolisko Brooklyn Centre barrutian polizia lanetan, eta Wright hil zuela aitortuta, dimisioa eman du. Hain zuzen ere, dimisioaren biharamunean atxilotu dute. Hiru gauez jarraian protestak eta istiluak izan dira hirian.

Kimberly Potter espetxeratu egin dute behin-behinean, epailearen aurretik igaro bitartean.

Nahigabeko hilketak gehienez 10 urteko kartzela zigorra ezarri ahal diote Kimberly Potterri. Hala ere, aurrekaririk ez duenez, litekeena da zigor arinagoa jasotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Ameriketako Estatu Batuak albisteak Arrazismoa argazkiak Gaurko titularrak Eguneko albisteak