Publizitatea
Itxi

2021/04/23

14:33

Mundua

MIGRAZIO KRISIA

Erakunde humanitarioen arabera, 130 dira Libiako hondoratzearen biktimak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Urperatutako ontziaren aztarnak aurkitu dituzte, baina ez dute bizirik atera den inor aurkitu. Ezbeharra Libiako kostaldean gertatu da, Tripolitik ekialdera.

0:34
Oraingoz ez dute inor bizirik aurkitu.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Migratzaileei laguntzeko erakundeen arabera, 130 pertsona hil dira Mediterraneo Erdialdean azken orduetan izandako hondoratzean, SOS Mediterraneo Gobernuz Kanpoko Erakundearen Ocean Viking itsasontziak ostegun honetan hamar bat gorpu uretan ikusi ostean, iturri humanitarioek jakitera eman dutenez.

Ocean Viking hainbat txalupa erreskatatzera abiatu da, "Alarm Phone" etorkinei laguntzeko telefono bidezko zerbitzu batek abisua eman ostean; guztira 130 pertsona zihoazen hondoratutako ontzian, Libiako kostaldean, Tripolitik ekialdera. Gorpuzkiak aurkitu dituzte, baina ez dirudi inor bizirik irten denik.

Ocean Viking ontziareen arabera, biktima kopurua hori bera da. Gainera, beste ontzi baten bila ari dira, egurrezkoa eta berrogei bat pertsona zeramatzana.

"Hauek dira nazioarteko zuzenbidea eta agindu humanitario oinarrizkoenak errespetatzen ez dituzten politiken giza ondorioak", idatzi zuen Antonio Ambrosi Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeko zuzendariak sare sozialetan, hondoratzearen berri izan eta gero.

Bitartean, NBEko Giza Eskubideetarako Goi Komisariotzako bozeramaile Carlotta Samik txio batean esan du: "Noiz izango da nahikoa? Pertsona gaixoak. Zenbat itxaropen, zenbat beldur. Hainbeste axolagabekeriaren aurka talka egitera bideratuak".

SOS Mediterraneok ostegun honetan azaldu duenez, "Alarm Phone" ren abisuan, Ocean Viking ontziarekin batera, hiru merkataritza-ontzi agertu dira, eta "oso bilaketa zaila izan da sei metroko olatuak baitzeuden, eta "erlojupeko lasterketa" batean, pertsona horiek salbatzeko. Hala ere, alferrik izan da".

My Rose ontziak hiru gorpu ikusi ditu uretan, eta Frontex agentzia europarraren zaintza-hegazkin batek hondoratutako pateraren hondarrak aurkitu ditu, Ocean Vikingek uretan gutxienez hamar gorpu ikusi dituela baieztatu duen bitartean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena