Publizitatea
Itxi

2021/04/27

07:33

Mundua

KORONABIRUSA

Munduko Osasun Erakundeak 2.600 pertsonako taldea bidaliko du Indiara

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Munduko Osasun Erakundeak adierazi duenez, egoera "lazgarria" da herrialdean. Egunero, batez beste, 350.000 kasu baino gehiago atzematen ari dira.

  • Covid gaixoak artatzeko gunea Mumbai hirian

    Covid gaixoak artatzeko gunea Mumbai hirian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) 2.600 langile bidaliko ditu Indiara, pandemiaren aurkako borrokan bertako agintariei laguntzeko.

Azken egunetan, batez beste, 350.000 kasu baino gehiago atzematen ari dira, mundu osoan zenbatutako guztien herena gutxi gorabehera. MOEko buruzagiaren arabera, egoera "lazgarria" da herrialdean.

"Indiako egoera lazgarria da, eta MOE bere esku dagoen guztia egiten ari da, ekipamendua mobilizatuz eta oxigeno kontzentratzaileak, aurrefabrikatutako ospitaleak eta laborategiko materiala bidaliz", adierazi du Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEko zuzendari nagusiak.

Positiboen kopurua nabarmen hazi da herrialdean azken bederatzi asteetan, eta 5,7 milioi kutsaturen langa gainditu dute. Dena dela, kasu gehiago daudela uste du MOEk.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;