Mundua -

Erasoa

AEBetako segurtasun institutuaren datu basea lapurtu du Anonymousek

Twitter sare sozialean Anonymousek berak iragarri du: "Stratforreko datu basea gurea da", adierazi dute. "Institutu horren bezero zerrenda ez da inoiz gehiago pribatua ezta sekretua izango".

Stratforreko datu basea lapurtu du Anonymousek. Argazkia: EITB.
Stratforreko datu basea lapurtu du Anonymousek. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Anonymous' taldeak Stratfor AEBetako segurtasun institutu pribatuaren "bezero-zerrenda sekretua" lapurtzea lortu du. Horrez gain, Stratforreko posta elektronikoak eta kreditu-txarteletako datuak ere eskuratu ditu.

Twitter sare sozialean Anonymousek berak iragarri du: "Stratforreko datu basea gurea da", adierazi dute. "Institutu horren bezero zerrenda ez da inoiz gehiago pribatua ezta sekretua izango".

Horrez gain, Twitter bidez Stratforreko bezero zerrendara doan link bat ere argitaratu du taldeak. Bezeroen artean AEBetako armadako kideak edota American Express, Goldman Sach edota Morgan Stanley enpresetako langileak agertzen dira, beste askoren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea