Mundua -

Irak

7 hildako eta 34 zauritu, Iraken izandako atentatu suizida batean

Bonba auto batek Bagdad erdiguneko kontrol gune batean egin du eztanda, Irakeko Barne Ministeriotik gertu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi pertsona hil dira eta beste 34 zauritu Irakeko Barne Ministerioaren Bagdadeko egoitzaren aurrealdean izan den atentatu suicidan. Hildakoen artean bost poliziak dira.

Polizia iturrien arabera, Bagdad erdigunean jazo da atentatua, suizida batek Ministerioaren inguruko segurtasun postuaren aurka zartarazi du autoa.

Gaurko erasoa Nuri al Maliki lehen ministroak (xiïta) orain astebete Tareq al Hashemi presidenteordea (sunia) atxilotzeko aginduari egindako errepresalia izan dela uste dute lurraldeko agintariek. Hashemiri, hain zuzen, hilketak eta bonba atentatuak antolatu izana egozten dio Al Malikik.

Al Malikiren erabakiak gehiengoa xiita den Gobernuaren eta aurkari sunien artean liskarra sortu du. Ondorioz krisi politiko larria sortu daiteke. Al Hashemik akusazioak ukatu ditu eta Irakeko kurdistanen babestu da.

Joan den ostegunean, hainbat gune xiitetan izandako leherketetan 72 pertsona hil ziren. AEBetako tropak lurraldetik irten zirenetik lehen eraso koordinatua izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea