Publizitatea
Itxi

2021/05/10

11:14

Mundua

KOLONBIA

Indar publikoen "hedapen handiena" eskatu du Duque presidenteak, Cali hirian

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Polizia agenteek eta zibil armatuek indigenen kontra tiro egin dutela salatu dute hainbat erakundek. Hainbat pertsona zauritu dituzte.

  • Herritar talde baten protesta, Calin

    Herritar talde baten protesta, Calin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Apirilaren 28az geroztik protestek ez dute etenik Kolonbian, eta Ivan Duque presidenteak indar publikoen "hedapen handiena" eskatu du Cali hirian.

"Errepublikako presidente gisa Konstituzioak aitortzen dizkidan ahalmenen baitan, gure indar publikoaren gaitasunak ahalik eta gehien hedatzea bermatu behar duzue", jakinarazi dio Ivan Duquek Cali hirian dagoen Gobernu Ordezkaritzari, mezu batean.

Testu horretan presidenteak ez du zehaztu militarren hedatzeaz ari ote zen, baina "Cali hirian lasaitasun osoa lortzeko" deia egin du.

Hamabi egunen ondoren, protesta hotsak ez dira isildu oraindik Kolonbian. Zerga erreformaren aurkako mobilizazio gisa hasi zenak beste dimentsio bat hartu du herrialde osoan, baita Calin ere.

Bestalde, hainbat herritarrek sare sozialetan salatu dutenez, atzo, zibil armatuek tiro egin zuten minga (protesta) batean parte hartzen ari ziren indigenen aurka, eta gutxienez guardia indigenako hamar kide zauritu zituzten.

Cauca Iparraldeko Erakunde Indigenen Elkarteak (ACIN) salatu duenez, bertan 14:20 zirenean gertatu da erasoa Cali hiriaren hegoaldean, Cañasgordas inguruan. Kalez jantzitako zibilek egin omen dute erasoa Poliziaren laguntzarekin.

Indigenek manifestariek bat egin dute Calin. Bien bitartean, guardia indigena patruila-lanak egiten ari da auzoetan, desordena publikoko ekintzak saihesteko eta Poliziarekin bitartekari lanak egiteko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;