Mundua -
Tentsioa Pertsiar Golkoan
Iranek luzera botatzeko beste misil bat frogatu du
Ordu batzuk lehenago luzera botatzeko "Ghader" izeneko beste misil bat bota du Irango armadak.
Erredakzioa
Estatu Batuek jarritako zigorren ondorioz, Iranek Ormuzeko itsasartetik doazen petrolio untziei bidea itsiko diela mehatxu egin eta ordu batzuetara hasi ditu ekintza hauek.
Lurretik-lurrera doan "Nur" misilaren jaurtiketa arrakastatsua izan da, IRNA Irango albisteen agentzia ofizialak esan duenaren arabera.
Ordu batzuk lehenago, Ghader izeneko beste misil bat bota du. "Itsasotik lurrera botatzeko luzerako misil bat frogatu dugu, eta Golkoan aurretik jarritako zenbait jomuga suntsitzea lortu dugu", esan du Mahmud Musavi armadako komandanteordeak.
Joan den abenduaren 24an hasi zituen Iranek "Velayat 90" izeneko lanak, Ormuzteko itsartean.
Iranen ekintza hauek, Ormuzeko itsasartea ixtearekin mehatxu egin ondoren hasi dira. Itsasarte hau leku estrategikoa da, itsasoz Pertsiar Golkoko herrialdeetatik petrolioa ateratzeko bide bakarra baita. Washingtonek jada esan du ez duela Teheranek bere mehatxua betetzea utziko.