Mundua -

Afrikako sumendia

Nyiragongoren erupzioak gutxienez 15 hildako utzi ditu Kongon

Bederatzi pertsona Sakeko errepidean gertatu den ezbehar batean hil dira, Goma hiriaren ebakuazioan, eta beste bi herritar kiskalita zendu dira.

Nyiragongo sumendiaren erupzioa, Kongoko Errepublikan. Argazkia: EFE
Nyiragongo sumendiaren erupzioa, Kongoko Errepublikan.
Larrialdi egoera Kongoko Goma hirian, Nyirango sumendia piztu eta gero

0:59

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nyiragongo sumendiaren erupzioak arazoak sortu ditu Kongoko Errepublikan. Horrela, gutxienez 15 pertsona hil dira. Hala ere, erupzioak ez du Goma hiria harrapatu, herrialdeko hiririk jendetsuenetariko bat.

"Laba Buhenen gelditu da, Gomako kanpoaldean. Hiria salbatu da", adierazi du Constant Ndima jeneralak, Iparraldeko Kivu probintziako gobernadore militarrak, Actualite bertako albiste atariak jakitera eman duenez.

Bederatzi pertsona Sakeko errepidean gertatu den ezbehar batean hil dira, Goma hiriaren ebakuazioan, eta beste bi herritar kiskalita zendu dira.

Era berean, "lau preso Gomako Munzenze espetxetik ihes egiten saiatu dira, eta euren heriotzarekin amaitu da ihesaldia", jakitera eman du Exekutiboak.

Etxeak suntsitu ditu Buhenen

Nahiz eta Goman kalterik ez utzi, erupzioak kalte material handiak eragin ditu inguruko herrietan, Buhenen bereziki, non sumendiaren labak etxeak birrindu dituen.

Azken orduetan 5000 pertsona baino gehiagok ihes egin dute, baina dagoeneko Gisenyitik (Ruanda) itzultzen hasi dira.

Nyiragongo sumendiaren azken erupzioa 2002an gertatu zen. Orduan labak Gomako eremu zabalak suntsitu zituen. 250 pertsona inguru hil ziren, eta erupzioak 120.000 pertsonaren etxebizitzak birrindu zituen.

Herritarrak Goma hirian (Kongo), Nyiragongo sumendiak eragindako argiarekin. Argazkia: EFE

Herritarrak Goma hirian (Kongo), Nyiragongo sumendiak eragindako argiarekin. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Sumendiak Hondamendi naturalen biktimak