Mundua -

Zaintza indartuko dute

Parisek bere zentral nuklearren segurtasuna areagotuko du

Frantziako Barne ministroak esan duenez, zaintza ekipamendu berriak eta kamerak jarriko dituzte zentral guztietan.

Frantziako zentral nuklearretako zaintza probak. Argazkia: Efe
Frantziako zentral nuklearretako zaintza probak. Argazkia: Efe
Frantziako zentral nuklearretako zaintza probak. Argazkia: Efe

Erreakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak, bere 58 zentral nuklearren segurtasuna areagotuko du Claude Gueant Barne ministroak esan duenez, izan ere, Greenpeaceko bi lagun, abenduan, bi zentraletara sartu ziren.

"Le Parisien" egunkariak argitaratu duen elkarrizketa batean arabera, abenduko ekintza horrek "zentral batzuen segurtasun eza nabarian utzi zuen", eta egun zentral nukelar guztiek dituzten arazoak "banan banan identifikatzeko" eskatu die agintariei.

Zentral nuklearren kanpoaldea eta barrualdea zaintzen dutenen arteko kooperazioa handituko dela esan du Gueantek. Gainera, zaintza ekipamendu berriak ezarriko dituzte, baita kamerak ere.

Zentral nuklearren segurtasuna hizpide bilakatu da Japoniako Fukushimako hondamendia gertatu zenetik, batik bat horrelako zentral asko dituzten herrialdeetan, Frantzian eta Alemanian esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea