Mundua -
Lur azpiko instalazio batean
Iranek laster uranioa aberastuko duela iragarri du
Irango Gobernuak adierazi duenez, Fordoweko instalazioa "etorkizun hrbil batean jarriko da martxan". "Uranioa % 20 aberastu dezakegu", azpimarratu du Irango Energia Atomikoaren Erakundeak.
Erredakzioa
Irango Gobernuak igande honetan iragarri duenez, Fordoweko instalazioak laster uranioa aberastuko du. Duela bi urte arte nazioarte mailako herrialdeek ez zuten instalazio honen berri. "Fordoweko instalazioa etorkizun hurbil batean izango da martxan", azaldu dio Fereydoun Abbasi Daban Irango Energia Atomikoaren Erakundeko zuzendariak 'Kayhan' egunkariari.
Horrela, 2009ko irailaren 21ean Teheranek instalazio honen berri zabaldu zuen. Egun batzuk beranduago, hilaren 25ean, Barack Obama AEBetako presidenteak, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Gordon Brown une hartako Erresuma Batuko lehen ministroak adostutako adierazpen batek jakitera eman zuenez, instalazio hura Qom hiritik hurbil dago, Irango ipar-ekialdean, alegia.