Publizitatea
Itxi

2021/05/27

10:21

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Joe Bidenek koronabirusaren jatorria argitzeko eskatu die inteligentzia zerbitzuei

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Inteligentzia zerbitzuen txosten baten arabera, 2019ko azaroan Wuhango hainbat ikertzaile gaixotu eta ospitaleratu egin zituzten

1:23
MOEren bilera, Wuhanen
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak 90 eguneko epea eman die bertako inteligentzia zerbitzuei koronabirusaren jatorria argitzeko. AEBko inteligentzia zerbitzuek bi hipotesi dituzte mahai gainean: gizakia animalia baten bidez kutsatu zela edo laborategi batean sortu zela. Munduko Osasun Erakundeak ondorioztatu zuenez, koronabirusak animalia-jatorria du.

Horrela erantzun die Joe Bidenek koronabirusaren jatorriari buruz azken egunetan izan diren espekulazioei. AEBko inteligentzia zerbitzuen txosten baten arabera, Wuhango Birologia Institutuko ikertzaile batzuk gaixotu egin ziren 2019ko azaroan eta ospitaleratu egin behar izan zituzten, Wall Street Journal egunkariak aste honen hasieran argitaratu zuen bezala.

"Informazioa biltzeko eta aztertzeko ahalegina egiteko eskatu diot inteligentzia komunitateari, eta 90 eguneko epean niri horren berri emateko", adierazi du Joe Bidenek Etxe Zuriak kaleratu duen ohar batean.

Ildo horretan AEBko presidenteak azaldu duenez, bi agertoki posible daude: SARS-CoV-2ak animalia-jatorria izatea edo laborategi batean sortu zutela.

Ikerketa horren berri emateaz gain, Bidenek ziurtatu du AEBk eta bere bazkideek Txinari presioa egingo diotela "frogetan oinarrituta egongo den" ikerketa "oso eta garden" batean parte har dezan.

Bezperan, koronabirusaren jatorriari buruzko ikerketa "independente eta gardena" egitea eskatu zion AEBk Munduko Osasun Erakundeari.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;