Mundua -

Bost eguneko bidaia

Ahmadineyadek Venezuelan ekin dio Hego Amerikako birari

Irango presidentea bihar bilduko da Hugo Chavez Venezuelako buruarekin, eta ondoren Nikaraguara bidaiatuko du Daniel Ortegaren kargu hartzean izateko.

Ahmadineyad Venezuelara heldu da. Argazkia. EFE
Ahmadineyad Venezuelara heldu da. Argazkia. EFE
Ahmadineyad, babes bila Hego Amerikan

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mahmud Ahmadineyad Irango presidentea Caracasera heldu da Hego Amerikan barna bost eguneko bidaiari ekiteko, bidaia hain justu, Irango programa nuklearra dela eta nazioartearen presioa areagotu den unean gauzatu da.

Irango agintaria ehun bat pertsonak babestuta heldu da Venezuelara, eta Elias Jaula presidenteordeak egin dio harrera Maiquetiako aireportuan.

Mahmud Ahmadineyad bihar bilduko da Hugo Chavez Venezuelako presidentearekin eta ondoren Nikaraguara bidaiatuko du, Daniel Ortegaren kargu hartzea ikusteko. Gero, Kubara eta Ekuadorrera joango da.

Iranen eta Latinoamerikaren arteko harremanak "oso onak" eta "garapeneko bidean" daudela adierazi zuen Ahmadineyadek Mehrabadeko aireportuan, bidaiari ekin baino lehen.

"Herri horietako kultura eta eskariak Irango herriaren antzekoak dira" esan du Ahmadineyadek.

Hugo Chavez Venezuelako presidenteak ere Irango agintariaren bisitaren inguruan hitz egin du Alo presidente izeneko telebista programan. AEBei ohartarazi die Irango Gobernuaren inguruan egindako gomendioek barrea eragiten dutela.

AEBek mundua mendean hartu nahi dutela gaineratu du Chavezek, baina ez dutela lortuko erantsi du.

Europar Batasuneko Kanpo Harremanetarako Ministroen Kontseiluak datorren azaroaren 30ean Iranen kontrako zigorren inguruan erabakiko du,  bere programa nuklearra dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea