Mundua -
Erresuma Batua
Sute handia piztu da Londresko tren-geltoki batean
Suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean ari dira. Oraingoz ez dute argitu sua nola piztu den, baina Poliziak aurreratu du ez dela eraso bat izan.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Sute handia piztu da arratsalde honetan Londreseko Elephant and Castle tren-geltokian eta, gutxienez, pertsona bat zauritu da, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean ari dira.
Geltokiaren azpian dauden hiru saltoki kiskali dira, baita sei ibilgailu eta telefono-kabina bat ere.
Inguru horretara ez hurbiltzeko eta etxeetan leihoak eta ateak ixteko eskatu dute suhiltzaileek.
Oraingoz ez dute argitu sua nola piztu den, baina Poliziak aurreratu du ez dela eraso terrorista bat izan.