Mundua -
Hondoratzea Italian
Beste emakume baten gorpua aurkitu dute 'Costa Concordia'ren barnean
12 bidaiarien hilotzak aurkitu dituzte dagoeneko eta beste 20 oraindik desagertuta daude. Gurutze-ontziaren 2.300 tona erregai itsasora zabaltzeko arriskuan daude.
Erredakzioa
Erreskate zerbitzuek emakumezko baten hilotza aurkitu dute 'Costa Concordia' gurutze-ontziaren barnealdean. Horrela, 12 bidaiarien gorpuak aurkitu dituzte dagoeneko, bozeramaile batek jakitera eman duenez. Beste 20 lagun desagertuta daude oraindik ere.
2.300 tona erregai, itsasora zabaltzeko arriskuan
Gauzak horrela, orain mehatxua beste bat da: ontziaren deposituetan gordetan dauden 2.300 tona erregaia itsasora zabaltzea.
Erregaia ateratzen hasi ahal izateko, lehendabizi behin betiko amaitutzat eman beharko dituzte erreskate-lanak. Erregai guztia ateratzeko bi aste beharko dituzte, gutxienez. Ontzia gehiago ez hondoratzeko neurriak hartzeko agindua eman zion atzo Italiako Gobenruak Costa Cruceros enpresari (ontziaren arduraduna).
Erreskate zerbitzuek emakumezko baten hilotza aurkitu dute 'Costa Concordia' gurutze-ontziaren barnealdean. Horrela, 12 bidaiarien gorpuak aurkitu dituzte dagoeneko, bozeramaile batek jakitera eman duenez. Beste 20 lagun desagertuta daude oraindik ere. 2.300 tona erregai, itsasora zabaltzeko arriskuanGauzak horrela, orain mehatxua beste bat da: ontziaren deposituetan gordetan dauden 2.300 tona erregaia itsasora zabaltzea. Erregaia ateratzen hasi ahal izateko, lehendabizi behin betiko amaitutzat eman beharko dituzte erreskate-lanak. Erregai guztia ateratzeko bi aste beharko dituzte, gutxienez. Ontzia gehiago ez hondoratzeko neurriak hartzeko agindua eman zion atzo Italiako Gobenruak Costa Cruceros enpresari (ontziaren arduraduna).