Mundua -

Hondoratzea

Apaiz batek Costa Concordian erretiro espirituala hartu zuen

Bere ama eta ilobarekin joan zen bidaia egitera. Gazteak hirurak salbu zeudela esan zuen sare sozial batean. Eliztarrek azalpenak eskatu dizkiote apaizari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako apaiz batek esan zien eliztarrei erretiro espirituala hartuko zuela eta "Costa Concordia" itsasontziko hondoratzetik bizirik atera direnen artean aurkitu dute.

Massimo Donghi apaiza Lombardia herrialdeko Besana Brianza parrokiako eliztarrei meditatzera joango zela esan zien, baina bere ama eta ilobarekin iragan urtarrilaren 13an Giglio irlaren parean hondoratu zen itsasontzira joan zen.

Ilobak bere amama eta osaba salbu zeudela idatzi zuen sare sozial batean. Salbamentu-potin batean sartzen lortu zutela idatzi zuen.

Parrokiako eliztarrek harrituta geratu dira eta gezurra esan zien apaizari azalpenak eskatu dizkiote.

Italiako apaiz batek esan zien eliztarrei erretiro espirituala hartuko zuela eta "Costa Concordia" itsasontziko hondoratzetik bizirik atera direnen artean aurkitu dute.Massimo Donghi apaiza Lombardia herrialdeko Besana Brianza parrokiako eliztarrei meditatzera joango zela esan zien, baina bere ama eta ilobarekin iragan urtarrilaren 13an Giglio irlaren parean hondoratu zen itsasontzira joan zen.Ilobak bere amama eta osaba salbu zeudela idatzi zuen sare sozial batean. Salbamentu-potin batean sartzen lortu zutela idatzi zuen.Parrokiako eliztarrek harrituta geratu dira eta gezurra esan zien apaizari azalpenak eskatu dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Italia Itsas istripuak gaur