Mundua -
Beste gorpu bat aurkitu dute
17 dira jada 'Costa Concordian' hildakoak
Lehen datuen arabera, aurkitutako gorpua emakume batena da eta ontziko uniformea darama, beraz, bertako langilea litzateke.
Erredakzioa
"Costa Concordia" ontzian hildakoen kopurua 17ra igo da, joan den urtarrilaren 13an, Giglio uharte parean istripua izan ostean.
Gorpua itsaspean dagoen ontziko seigarren zubian aurkitu dute, eta ez du salbamendu-jakarik. Tripulazioaren jantzia zeraman, eta, orain egun batzuk Italiako Babes Zibilak argitaratutako zerrendaren arabera, istripu horretan desagertu zen langile bakarra 26 urteko emakume perutar bat da: Erika Fani Soria Molina.
"Iritsi zaizkigun informazioen arabera, aurkitutako emakumea tripulazioko kidea litzateke", dio larrialdietarako zerbitzuak bidalitako ohar batek.
Italiako Babes Zibilak jakitera eman duenez, oraindik 16 lagun daude desagertuta, eta 3 gorpu identifikatzeke daude.
Erregaia (2.300 tona) ateratzeko lanak bertan behera gelditu dira itsasoaren egoera txarra dela eta.
"Costa Concordia" ontzian hildakoen kopurua 17ra igo da, joan den urtarrilaren 13an, Giglio uharte parean istripua izan ostean.Gorpua itsaspean dagoen ontziko seigarren zubian aurkitu dute, eta ez du salbamendu-jakarik. Tripulazioaren jantzia zeraman, eta, orain egun batzuk Italiako Babes Zibilak argitaratutako zerrendaren arabera, istripu horretan desagertu zen langile bakarra 26 urteko emakume perutar bat da: Erika Fani Soria Molina."Iritsi zaizkigun informazioen arabera, aurkitutako emakumea tripulazioko kidea litzateke", dio larrialdietarako zerbitzuak bidalitako ohar batek. Italiako Babes Zibilak jakitera eman duenez, oraindik 16 lagun daude desagertuta, eta 3 gorpu identifikatzeke daude.Erregaia (2.300 tona) ateratzeko lanak bertan behera gelditu dira itsasoaren egoera txarra dela eta.