Itxi

2021/08/10

20:38

Mundua

Ameriketako Estatu Batuak

Andrew Cuomok dimisioa eman du New Yorkeko gobernadore gisa, sexu-jazarpen salaketen ostean

Agentziak | EITB Media

Gobernadoreak barkamena eskatu du emakumeren bat haserre sentitu bada, baina Fiskaltzaren txostena (hamaika biktima jasotzen ditu) "faltsua" dela esan du.

  • Andrew Cuomok, New Yorkeko gobernadoreak, dimisioa emango duela iragarri du. Argazkia: EFE

    Andrew Cuomok, New Yorkeko gobernadoreak, dimisioa emango duela iragarri du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Andrew Cuomok, New Yorkeko gobernadoreak, bi aste barru dimisioa emango duela iragarri du, sexu-jazarpena egotzita abiatutako ikerketen ondorioz "eztabaida politiko eta legalak" saihesteko. Ildo horretatik, Cuomok zalantzan jarri ditu akusazio horiek, baina emakumeren bat bere jarrerengatik haserre sentitu bada, erantzukizuna bere gain hartzen duela esan du.

"Egoera ikusita, alde batera geratzea da une honetan laguntzeko egin dezakedan gauzarik onena, eta Gobernuari lanean jarraitzen utzi", adierazi du Cuomok, urte hauetan gertuko emakumeei eman dien tratua aztertzeko asmoz Fiskaltzak ikerketa abiatu duela jakinarazi ostean egindako lehen agerraldian.

Cuomoren hitzetan, gaur egungoa bezalako une batean, alegia, covid-19ak eragindako pandemia betean, "Gobernuak lanean egon behar du", eta "ezin da energia bestelako zereginetan galdu", sexu-jazarpena salatu dezaketen testigantza berriak egon daitezkeela pentsatuz.

Gobernadoreak barkamena eskatu du emakumeren bat haserre sentitu bada, baina Fiskaltzaren txostena (hamaika biktima jasotzen ditu) "faltsua" dela esan du. Testuinguru horretan, "helburu politikoa" duen auzi honetan bere hasierako asmoa babestea eta aurrera egitea izan dela gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;