Mundua -
Aktibista batek
Emakumeei gidatzea debekatzeagatik, Gobernua salatu du Saudi Arabian
Samar Badaui aktibistak salaketa aurkeztu duen Auzitegian, datorren larunbatean ebatzi beharko dute izapideak onartuko diren ala ez.
Erredakzioa
Samar Badaui aktibista saudiarabiarrak salaketa bat jarri du bertako Barne Ministerioaren aurka, "emakumeei gidabaimena izatea debekatzeagatik", horren senarrak, Walid Abuljeir giza eskubideen aldeko aktibistak, esan duenez.
Abuljeirrek azaldu duenez, horrelako salaketak "ez du aurrekaririk" Saudi Arabiako historian, lege islamiarraren edo "shariaren" interpretazio zorrotza jarraitzen baitute, eta bertan, toki publikoetan sexuen arteko banaketa ezartzen da. Gainera, gidatzea debekatuta dute emakumeek, baita herrialdetik ateratzea ere gizon batekin ez bada behintzat.
2011n hainbat emakume atxilotuak izan ziren autoak gidatzeagatik, sare sozialen bidez sustatutako "nire autoa gidatuko dut" mugimenduagatik.
Salaketa aurkeztu den Auzitegian, datorren larunbatean ebatzi beharko dute izapideak onartuko diren ala ez.
Lehengo urtean jada, Badauik Barne Ministerioaren aurka egin zuen herrialdeko udal hauteskundeetan emakumeak aurkezteko eskubidea aldarrikatuz. Salaketa horren ondorioz, Abdalá bin Abdelaziz Saudi Arabiako erregeak, datozen udal hauteskundeetan hautagai moduan emakumeak onartzea erabaki zuen.
Samar Badaui aktibista saudiarabiarrak salaketa bat jarri du bertako Barne Ministerioaren aurka, "emakumeei gidabaimena izatea debekatzeagatik", horren senarrak, Walid Abuljeir giza eskubideen aldeko aktibistak, esan duenez.Abuljeirrek azaldu duenez, horrelako salaketak "ez du aurrekaririk" Saudi Arabiako historian, lege islamiarraren edo "shariaren" interpretazio zorrotza jarraitzen baitute, eta bertan, toki publikoetan sexuen arteko banaketa ezartzen da. Gainera, gidatzea debekatuta dute emakumeek, baita herrialdetik ateratzea ere gizon batekin ez bada behintzat.2011n hainbat emakume atxilotuak izan ziren autoak gidatzeagatik, sare sozialen bidez sustatutako "nire autoa gidatuko dut" mugimenduagatik.Salaketa aurkeztu den Auzitegian, datorren larunbatean ebatzi beharko dute izapideak onartuko diren ala ez.Lehengo urtean jada, Badauik Barne Ministerioaren aurka egin zuen herrialdeko udal hauteskundeetan emakumeak aurkezteko eskubidea aldarrikatuz. Salaketa horren ondorioz, Abdalá bin Abdelaziz Saudi Arabiako erregeak, datozen udal hauteskundeetan hautagai moduan emakumeak onartzea erabaki zuen.