Mundua -
Milioi bat euro eskatzen du
Costa Concordiaren istripuagatik abortua izan zuela salatu du
Emakumeak bat egin du Costa Concordia gurutze-ontzian zihoazen bidaiarien taldeko salaketarekin. Milioi bat euro eskatuko du pairatutako kalte moral eta fisikoengatik.
Erredakzioa
30 urteko emakume batek milioi bat euroko kalte-ordaina eskatuko du Costa Concordia gurutze-ontziaren istripua gertatu eta egun batzuetara espero zuen haurra galdu egin zuelako. Emakumeak bost hilabeteko haurdunaldia zuen ontzian zihoanean.
Medikuek esan ziotenez, Cristina M. Italiarrak jasandako abortua istripuak eragindako estres psikofisikoaren ondorioa izan zitekeen, Italiako hedabideek zabaldutakoaren arabera.
Neskaren abokatuek bat egin dute Costa Concordia gurutze-ontzian zihoazen bidaiarien taldeko salaketarekin. Milioi bat euro eskatuko dute pairatutako kalte moral eta fisikoengatik.
14.000 euro bidaiari bakoitzeko
Urtarrilaren amaieran, Costa Cruceros itsas konpainiak Costa Concordiako bidaiari bakoitzari, haurrak barne, 14.000 euro ordainduko zizkiela iragarri zuen.
Hala ere, Codacons Italiako Kontsumitzaileen Elkarteak eskaintza horri uko egiteko gomendatu zien bidaieriei "limosna" hutsa zela argudiatuta.
30 urteko emakume batek milioi bat euroko kalte-ordaina eskatuko du Costa Concordia gurutze-ontziaren istripua gertatu eta egun batzuetara espero zuen haurra galdu egin zuelako. Emakumeak bost hilabeteko haurdunaldia zuen ontzian zihoanean. Medikuek esan ziotenez, Cristina M. Italiarrak jasandako abortua istripuak eragindako estres psikofisikoaren ondorioa izan zitekeen, Italiako hedabideek zabaldutakoaren arabera. Neskaren abokatuek bat egin dute Costa Concordia gurutze-ontzian zihoazen bidaiarien taldeko salaketarekin. Milioi bat euro eskatuko dute pairatutako kalte moral eta fisikoengatik. 14.000 euro bidaiari bakoitzekoUrtarrilaren amaieran, Costa Cruceros itsas konpainiak Costa Concordiako bidaiari bakoitzari, haurrak barne, 14.000 euro ordainduko zizkiela iragarri zuen.Hala ere, Codacons Italiako Kontsumitzaileen Elkarteak eskaintza horri uko egiteko gomendatu zien bidaieriei "limosna" hutsa zela argudiatuta.