Itxi

2021/08/27

11:28

Mundua

Afganistan

170 hildako Estatu Islamikoak Kabulen egindako atentatuetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Halaber, 200 lagun baino gehiago zauritu dira. Biktimen artean afganiar zibilak eta militar estatubatuarrak daude, baita talibanak ere. Lehendabiziko erasoa aireportuaren sarrera batean izan da eta bigarrena inguruan dagoen hotel batean.

10:40
Atentatuek sarraskia egin dute Kabulen
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gutxienez 170 pertsona hil dira eta 200 baino gehiago zauritu ostegun arratsaldean Estatu Islamikoak Kabulgo aireportu inguruetan egindako atentatuetan. Hildakoen artean zibilak daude, adin txikikoak tartean, baita talibanak ere. 13 soldadu estatubatuar ere hil dira eta beste 18 zauritu. 

Ostegun arratsaldean bi leherketa izan ziren Kabulgo aireportu inguruan, egunotan milaka afganiar pilatzen diren tokian, nazioarteko tropen laguntzarekin Afganistandik ihes egiteko asmoz.

Hipotesi nagusiaren arabera, eraso suizidak izan dira. Estatu Islamikoaren talde afganiarrak hartu du bere gain atentatuen ardura.

Pentagonoak azaldu duenez, lehen leherketa Kabulgo aireportuko sarreretako batean gertatu da eta, bigarrena, inguruan dagoen hotel batean.   

mapa

Laster iritsi dira gaitzespenak eta biktimei elkartasuna adierazteko mezuak. Tartean, Abdula Abdula buruzagi afganiarrak hitz egin du. Ashraf Ghaniren Gobernuaren ordezkaria izan zen eta berari egokitu zaio talibanekin elkarrizketak izatea administrazio inklusiboa osatze aldera.  

Talibanak ere ez dira isilik geratu eta atentatuak salatu dituzte. Alabaina, zehaztu du leherketa izan den aireportuko sarrera horretan segurtasuna bermatzea AEBko tropen ardura zela.

Gauean egindako agerraldi publiko batean, Joe Bidenek azpimarratu du Ameriketako Estatu Batuek ez dutela gertatutakoa ahaztuko, ezta barkatuko ere. "Zuen atzetik joango gara eta egindakoa ordainduko duzue", agindu du erantzuleei zuzenduta. Estatu Islamikoak hartu du bere gain atentatuen ardura.

Atentatuaren arriskuaz ohartarazi zuten hainbat herrialdek

Gaurko erasoak ez dira ezustekoak izan. Azken egunetan AEBko, Australiako eta Erresuma Batuko gobernuek ohartarazi dute "mehatxu terrorista handia" zela. Hala, Kabulgo aireportura ez joateko eta leku seguruan babesteko deia egin zieten herritarrei.

Aireportuaren inguruan milaka afganiar pilatu dira, talibanek boterea abuztuaren 15ean eskuratu zutenetik, nazioarteko komunitatearen laguntzarekin herrialdea uzteko asmoz.

Duela bi egun talibanek debekatu egin zieten herritarrei aireportura bertaratzea, toki segurua ez zela azpimarratuta. Abisuak abisu, leherketaren unean milaka pertsona zeuden aireportuan sartu nahian.

Ebakuazioak amaitzeko azken eguna abuztuaren 31 izango da, baina ostegun honetako erasoen ondotik hainbat herrialdek hegaldiak bertan behera uztea erabaki dute, besteak beste, Alemaniak eta Italiak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;