Mundua -

Hondamendi naturalak

Gutxienez pertsona bat hil bat Louisianan (AEB), Ida urakanaren ondorioz

Louisianan eta Mississippin, argindar- eta ur-mozketak eragin ditu, baita uholdeak ere.

Milioi bat pertsona inguruk argindar mozketak jasan dituzte. Argazkia: Efe
Milioi bat pertsona inguruk argindar mozketak jasan dituzte. Argazkia: Efe
Gutxienez pertsona bat hil da Louisianan Ida urakanaren ondorioz

1:19

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez pertsona bat hil da astelehen honetan Ascension herrian, Louisianan (AEB), Ida urakanaren ondorioz. Ekaitz bortitz horrek argindar- eta ur-mozketak eragin ditu, baita uholdeak ere.

Ascensiongo sheriffaren bulegoak Facebookeko bere kontuaren bidez jakitera eman duenez, bertan 20:30 zirenean zuhaitz bat erori eta pertsona bat zauritu dela jakinarazi diete; bertaratu direnean, ordea, biktima hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak (NHC, ingelesezko siglengatik) jakinarazi duenez, 4. mailako Ida urakanak lurra jo du Louisianan, orduko 241 kilometroko haize-boladekin, eta bederatzi ordu geroago 2. mailara jaitsi da.

Louisiana eta Mississippi estatuetan, milioi bat pertsonak argindar-mozketak jasan dituzte, eta hainbat udalerritan kalteak izan dituzte ur-zerbitzuan. Uholdeak ere izan dira hainbat lekutan, eta, ondorioz, Jefferson hiriko biztanleak ebakuatu dituzte, CNNk jaso duenez.

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak esan du ekaitza "potentzialki hilgarria" dela, eta martxan jartzeko prest dituzten larrialdietarako taldeen berri eman du, eta Louisianan eta Mississippin larrialdi egoera sinatuko duela iragarri du.

Ida urakanarekin lotutako ohartarazpenak indarrean daude Louisiana, Mississippi eta Alabama estatuetan. New Orleansen abisua ezarri dute, Katrina urakana igaro zeneko urteurrenean, eta hiri osoa ilunpetan geratu da, elektrizitate-hornidura eten baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak Urakanak Elektrizitatea Hondamendi naturalen biktimak